Pribatasun Politika*
Pribatutasun-politika honek arautzen ditu, oro har, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK egiten duen datu pertsonalen bilketa eta tratamendua. (I) Datu pertsonal horiek zuk ematen dizkiguzu, www.sitemikoa.eus domeinu-izenaren bidez sarbidea duen webgunearen erabiltzaile zaren aldetik.
Lege, jurisprudentzia edo administrazio-eskakizun berriei eta webgune honen bidez une bakoitzean gauzatuko diren jarduerei erantzuteko, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAk pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea du, betiere zure eskubideak eta interesak une oro kontuan izanda.
Dena den, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAk bere pribatutasun-politikan sartzeko baliabide tekniko guztiak emango dizkizu, datuak babesteko araudian jasotzen diren informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.
1. Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Zure datuen tratamenduaren arduraduna PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEA da.
Helbidea: Narrika 10-2.esk
IFZ: G75197186
Harremanetarako helbide elektronikoa: pedagogia@sistemikoa.eus
PRIBATUTASUN-POLITIKARI edo zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan goian adierazitako helbidean edo helbide elektronikoan.
2. Nola lortu ditugu zure datuak?
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAN tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: (i) webgunean edo beste kanal batzuetan nabigatzen ari zarela betetzen dituzun formularioen bidez; (ii) kontsultako mezu elektronikoen bidez; edo (iii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez (hala nola gure instalazioetako bideozaintza-sistemaren bidez).
Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak baldin badira, ziurtatzen duzu hirugarren horri pribatutasun-politika jakinarazi diozula, eta haren baimena jaso duzula PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEARI datuok emateko, aurrerago zehazten diren helburuetarako.
Horretaz gainera, jakinarazten dizugu zure sare sozialetako datuak ere balia ditzakegula PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK sare sozial bakoitzean dituen profil korporatiboen bidez, betiere sare sozial bakoitzean zehaztutako baldintzetan.
3. Zer motatako datuak tratatzen ditugu?
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAN tratatzen ditugun datuak zerorrek emanak dira, eta bide hauetatik jaso ditugu: webgunean nabigatzen ari zarela bete dituzun formularioen bidez, posta elektroniko bidez, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK sare sozialetan dituen profilen bidez edo beste bideren bat erabiliz.
Zehazki, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK kategoria hauetako datuak tratatzen ditu:
Harremanetarako datu identifikatzaileak (izena, abizenak, NAN zenbakia, postako helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa…).
Identifikazio-kodeak eta pasahitzak, hala nola webguneko erabiltzaile erregistratua.
Interneteko nabigazio-datuak (IP helbidea, webguneetako bisitak, wifi-sareetarako konexioak…).
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK antolatutako ikastaro zein ekitaldietako irudiak.
Datu pertsonalak, hala nola trebakuntzari eta enpleguari buruzkoak (lan-eskaerei edo eskaintzei lotuta, edo zure borondatez parte hartzen duzun PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREN hautaketa-prozesuei lotuta).
4. Zer helbururekin eta zer legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Helburu hauek ditu zure datu pertsonalen tratamenduak:
Webgunearen erabiltzaile gisa zure erregistroa kudeatzea eta izapidetzea, posible denean.
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK webgunearen bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera kudeatzea, barne direla blogeko zerbitzuak, sare sozialetakoak edo webgunearen bidez eskura daitezkeen beste funtzioak.
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREN produktuen edo zerbitzuen kontratazioa izapidetzea eta kudeatzea (kontratazio hori webgunearen bidez nahiz beste edozein modutara egiten dela ere), produktu horien bidalketa izapidetzea, eta, oro har, gure produktu eta zerbitzuen hartzaile zaren aldetik, gurekiko harremana mantentzea, kudeatzea eta kontratuzko harremana kontrolatzea.
Webgunearen edo posta elektronikoaren bidez egindako informazio-eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea.
Bide elektronikoak edo bestelakoak erabiliz, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREN edo taldeko beste entitate batzuen komunikazio komertzialak eta publizitatea bidaltzea (betiere entitateak ongi identifikatuta badaude www.sistemikoa.eus webgunean), haien produktu, zerbitzu, eskaintza eta sustapenei buruz, bai eta entitate horiei buruzko bestelako informazio garrantzitsua ere, betiere zuk horretarako baimena eman baldin baduzu.
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK antolatzen dituen eta zure borondatez parte hartzen duzun ikastaro, jarduera eta ekitaldietako parte-hartzea kudeatzea.
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK antolatutako ikastaro, jarduera eta ekitaldiak zabaldu eta kudeatzea, horretarako baimena eman baduzu.
Zure lan-eskaintza, lan-eskaintzako izen-ematea eta hautaketa-prozesuko parte-hartzea kudeatzea.
Pertsonen eta ondasunen segurtasuna eta osotasuna bermatzea, gure instalazioen sarreran eta barruan dauden bideozaintzako sistemen bidez irudiak hartuz.
Datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotakoarekin bat, hauek dira PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK zure datu pertsonalak tratatzeko oinarriak: (i) zure baimena, zeina zure borondatez emandako datuok jasotzeko webgunean erabilitako mekanismoen bidez datuak jasotzean eman baitzenuen; (ii) gurekiko harremana, gure produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko; edo (iii)
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREN interes legitimoa, gure instalazioetako bideozaintza-sistemei eta hark legitimatutako beste tratamendu batzuei dagokienez.
Tratamenduaren oinarria zure baimena denean, edozein unetan eta doan ezezta dezakezu, 7. atalean zehazten den moduan.
5. Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Hirugarren hauei jakinarazi ahal izango dizkiegu zure datuak:
Administrazio eta erakunde publikoei, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK erakunde horiei datuak jakinarazteko betebeharra duenean.
Zure baimena baldin badugu, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREKIN kolaboratzen duten entitateei, PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREKIN batera beren kanaletan antolatzen dituzten ikasketa, ekitaldi eta jardueren berri emateko. Datuak emateko unean, zein entitateri emango zaizkion jakinaraziko da.
Zure datuen nazioarteko transferentziarik ez da aurreikusten.
6. Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?
Oro har, baimena ezeztatzen duzun bitartean edo ezabatzeko eskatzen duzun bitartean gordeko ditugu, bai eta
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAREN legezko obligazioak betetzeko beharrezkoa den denboran ere.
Dena den, bere esku dituen datu pertsonalak ezabatzeko epeak kontrolatzeko barne-politikak ditu martxan
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK; beraz, litekeena da jaso ziren helbururako beharrezkoak edo egokiak ez direnean ezabatzea.
Lan-eskaintzak kudeatzeko datuei dagokienez, berriz, gehienez 2 urtean gordeko dira.
7. Zer eskubide dituzu?
Datuak babesteko araudiak zure datu pertsonalen gaineko eskubide hauek aitortzen ditu. Tratamenduak irauten duen bitartean gauzatu ahal izango dituzu. Eskubidea duzu:
Datuetara sartzeko: datuetara sartzeko eskubidea duzu, jakiteko zer datu pertsonal ari garen tratatzen.
Datuak zuzendu edo ezaba ditzagun eskatzeko: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu tratatzen ari garen eta zuzenak ez diren datuak aldatzeko; eta ezabatzeko ere eska dezakezu, esate baterako datuak dagoeneko ez direnean beharrezkoak haiek eskatu ziren helburuetarako.
Datuen tratamendua mugatu dezagun eskatzeko: Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko bakarrik gordeko ditugu, datuak babesteari dagokionez aplikatzekoa den araudiak ezarritakoari jarraikiz.
Datuak eramateko: Egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guri eman dizkiguzun datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jaso eta beste tratamendu-arduradun bati emateko.
Zure datuak tratatzeari uko egiteko: Egoera jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiak direla medio, eskubidea duzu zure datuak tratatzeari uko egiteko. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko diogu, kasu hauetan izan ezik: premiazko arrazoi legitimoren bat badago, edo erreklamazioak aurkeztu edo haietatik babestu behar badugu.
Emandako baimena edozein unetan atzera botatzeko eskubidea duzu, baina horrek ez dio eragiten baimena atzera bota aurretik egindako tratamenduaren zilegitasunari.
Eskubide horiek baliatzeko, idatzizko eskaera bat bidali behar zaio PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEARI 1 atalean adierazitako helbidera edo helbide elektronikora.
Zure eskubideak baliatzean gogobetetzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu datuak babesteko agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Agentzia). Harekin harremanetan jartzeko, ikusi webgunea: www.aepd.es.
8. Segurtasun-neurriak
PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK konpromisoa hartzen du konfidentzialtasun osoz eta sekretu-betebeharra betez tratatzeko erabiltzailearen datu pertsonalak, datuak babesteko araudian ezartzen denarekin bat. Horretarako, behar diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea eta/edo eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak kontuan izanik.
9. Cookie-politika
Halaber, jakinarazten dizugu PEDAGOGIA SISTEMIKOAREKIN HAZIZ ELKARTEAK cookie-politika bat ere baduela. Esteka honetan dago eskuragarri.
* Data honetatik dago indarrean bertsio hau: 2023-06-30